Kontziliaziorako Herri Ituna sinatzeko programa abiatu du Udalak. Joan den ekainaren 1ean, INAI Nafarroako Berdintasunaren Institutuak paktua martxan paratzeko Udalaren eskaera onartu zuen, egunerokoan, familian, lanean eta bizitza pertsonalean kontziliazioa bultzatzeko helburuarekin. Izan ere, gaur egun, oraindik ere agerikoak dira eguneroakoan gizon eta emakumeek dituzten desberdintasunak. Itunarekin lana, aisialdia eta familia bizitzaren arteko kontziliazioa bilatu nahi da.
Ituna lortzeko bidean, lan batzordeak sortzea izanen da eman beharreko lehenbiziko pausoa, eta horretarako, herriko gizarte eragileei gonbidapena luzatu die Udalak. Bilkura astelehenean, irailak 7, eginen dute udaletxean, 16:30ean. Bi batzorde eratu nahi dira, instituzionala eta teknikoa, eta behin hori eginda, laguntza teknikoarekin, ituna diseinatzen hasiko dira.