Komunikabide eta ahoz-aho dabilen A gripea delakoari aurre egiteko neurriak hartu ditu Nafarroako Gobernuak. Horietako bat ikasturte hasieran aldaketak egitea izan da. Hala, ikastetxe bakoitzean ez dira ikasle guztiak egun berean hasiko, txandaka baizik. Sunbillan ere, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek ortzegunean hastekoa dute ikasturtea eta zaharragoek irailaren 9an.