Udazkena akitzerako ailegatuko da gas naturala

Jaione OTXANDORENA 2009ko irailaren 5a

Udazkena akitzerako ailegatuko da gas naturala Jaione OTXANDORENA

260.000 euroko inbertsioa egin omen du Gas Navarrak

Lesakatik Elizondoraino eramanen duen gasbideko lanen barrenean, sunbildarrak izanen gara gas naturala etxean izanen dugun lehenak. Abuztuaren 25ean frontoian egindako bileran jakinarazi zenez, herriko 200 familia baino gehiagok izanen dugu zerbitzu honetara sarbidea.
Aipatu bileran, Paco Errandonea alkatearekin batera, Jose Antonio Ayesa Nafarroko Gobernuko Industria Segurtasun Zerbitzuko zuzenda­ria, Angel Boillos Gas Navarrako zuzendari nagusia eta Celestina Lopez, enpresa bereko zuzendari komertziala izan ziren azalpenak ematen. Herriko gasifikazio fa­seen berri eman zuten eta udazken hondarrerako za­balduko dela adierazi zuten.
Gas Navarra enpresak 260.000 euro inguru inbertitu omen ditu dagoeneko herrirako beha­rrezkoak diren azpiegituren eraikuntzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun