Arrakasta handiz ospatu zen abuztu hasieran Etxalarko Erraldoien I. Topaketa. Altxata Kultur Elkarteak antolatuta, jende parrasta hurbildu zen plaza bazterrera goizean goizetik eta hainbat herritatik etorritako erraldoi eta buruhandiekin batera, kalejiran ibili ziren denak.
Arratsean gaupasa izan zen gazteek antolatuta. Altxatakoek taloen postua paratu zuten frontoian eta gazteek txosna. Bisai, Kuber eta Luz de Putas taldeak kontzertua eskaini zuten eta Oiartzungo Zozongo batukadak giroa alaitu zuen kontzertutik kontzerturako tartean. Gaua akabatzeko, herriko bi DJk, Tolare eta Aldalurrek, musika paratu zuten. Goizaldera luzatu zen besta.
Lerro hauen bidez, Altxatak eskerrak eman nahi dizkie erraldoien topaketan parte hartu eta euren laguntza eman zuten guztiei.