Iñigo lasagak irabazi zuen 47 sarako kontrabandisten lasterketa

TTIPI TTAPA 2009ko abu. 26a, 16:55
Iñigo lasagak irabazi zuen 47 sarako kontrabandisten lasterketa TTIPI TTAPA

Beroarengatik ospitalera eraman behar izan zituzten zenbait partehartzailek

Denboraldi bikaina egiten ari den Iñigo Lasaga etxalartarrak azken urteotan Fernando Etxegarai beratarraren soinean zegoen txapela bereganatu zuen abuztuaren 23an. Bero haundiari aitzin eginez, Lasagak Sarako Kontrabandisten Lasterketa irabazi zuen, 43 minutu eta 27 segundoko denbora eginez. Bigarren postua Daniel Mehats-ek lortu zuen, 47 minutu eta 52 segunduko denborarekin. Etxegaraik ezin izan zuen bere bosgarren garaipena lortu, nahiz eta ibilbideko punturik altuenera, Zazpi Fagoetara, ailegatzen bera izan lehena. Etxalartarrak baino 19 segundo guttiago behar izan zituen tontorra ukitzeko, baina gero, ordura arte antzeman ez zituen oinazeak somatzen hasi zen –zuntz haustura– eta oinez bukatu zuen bidea, hamekagarren postuan. Hirugarren postua eskuratuz, eskualdeko bertze kirolari batek podiuma zapaldu zuen: Iñaki Pikabea beratarrak. 50 minutu eta segundu bat behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

Aipatzekoa da, kirolari batzuk ospitalera eraman behar izan zituztela beroagatik eta heldu den urtetik aitzinera, arratsaldean egin beharrean, Sarako Kontrabandisten lasterketa goizez eginen dela iragarri dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun