Igande honetan jokatuko da 47. aldikoz Sarako Kontrabandisten Lasterketa

TTIPI TTAPA 2009ko abu. 21a, 17:12
Egun berean artisauen azoka eginen da plazan. TTIPI TTAPA

Egun berean, hemengo produktuen eta eskulanen merkatua izanen da plazan

Igande honetan, hilak 23, izanen da Saran abuztuan egitekoa den ekitaldi nagusia: Kontrabandisten Lasterketa. Berrogeita zazpigarrena izanen da aurtengo edizioa.

Iaz Fernando Etxegarrai beratarrak irabazi zuen, eta aurten ere faborito nagusien artean da. Irabaziz gero, Ramuntxo Lamote bezala bost garaipen izanen lituzke plazatik Zazpi Fagoetara joan-etorria egiten duen lasterketan.

Lasterketaren beha egoten den bitartean, zeregiteko gauza anitz izanen da herriko plazan, usaian bezala, Turismo Bulegoak hemengo produktuen eta eskulanen merkatua antolatu baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun