Abuztuaren 15ean hasita, irailaren 13an akituko da Nafarroan ehiza sasoia, debeku erdiko sasoia deitua. Tarte horretan, mikak, galeperrak, azeriak, bele ttikiak, belabeltzak, basahateak eta usapalak edo ttorttoilak ehitzatzeko aukera izanen da. Halere, zenbaiten kasuak mugak paratu dira, galeper eta usapaletan, hain zuzen. Ehiztari bakoitzak eguneko 10 galeper ehizatu ahal izanen ditu eta bi usapalen kasuan.
Bertzalde, irailaren 3an basurde eta orkatzak ehizatzeko denboraldia hasiko da. Basurdeak 2010eko otsailaren 28ra arte ehizatu ahal izanen dira, ortzegun larunbat, igande eta jaiegunetan, beti ere, guttienez lau ehiztarik parte hartzen badute. Orkatzak harrapatzeko baimena abenduaren 31n bukatuko da. Ehiztariek barruti bakoitzean zehaztutako kupoak errespetatu beharko dituzte.
Oreinak eta adarzabalak horretarako baimendutako lekuetan bakarrik ehizatu ahal izanen idra, hauek ere, ortzegun, larunbat, igande eta jaiegunetan. Urriaren 12tik 2010eko urtarrilaren 17ra ehizaldietan, eta irailaren 13tik urriaren 4ra zelatan.
Horrez gain, irailaren 3tik aitzinera, azeriak ehizatzeko baimena ere zabalduko da, ortzegun, larunbat, igande eta jaiegunetan. Heldu den urteko otsailaren 28an bukatuko da sasoia. Gordelekuetan itxaronez ehitzatzeko modalitatea, berriz, azaroaren 1ean zabalduko da.