Dani Urrotz eta Iban Ezkurra izanen dira Errekako seniorren entrenatzaile berriak

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 31

Errekak antolatutako Kirol Eskola arrakastatsua izan da TTIPI TTAPA

Txomin Mindegiak infantil mutilen taldearen ardura hartuko du

Berrikuntza nabarmenekin hasiko du heldu den denboraldia Errekako seniorren taldeak: entrenatzaile berriekin. Urteetan talde nagusiko entrenatzailea izan den Txomin Mindegiak agur erran die seniorrei eta bere ordez, Dani Urrotz gazteluarrak eta Iban Ezkurra donamariarrak hartuko dute lekukoa. Ttiki-ttikitatik Errekako jokalariak izandakoak dira biak, baina azken denboraldian belauneko lesioak tarteko taldea utzi egin behar izan zuten. Berroetan bizi den Juanjo Ramos berroetarraren laguntza ere izanen dute. Azken honek ere taldea aitzineko denboraldian utzi zuen.

Mindegia infantilekin

Txomin Mindegia gazteagoak entrenatzera pasako da eta infantil taldeko arduraduna izanen da, Pilar Olallarekin batera.

Udako Kirol Eskola 'arrakastatsua'

Antolatzaileak hagitz kontent gelditu dira Erreka Kirol Elkartearen ekimenez egin den Udako Kirol Eskolak izandako erantzunarekin. »Inoiz baino arrakastatsuagoa» izan dela adierazi diote Ttipi-Ttapari. 43 haur eta gaztek parte harte dute. Hala, hasiera batean, bi taldetan banatzea zen asmoa, baina harrera ona izan duenez, hiru multzotan banatuta ibili dira. Ibai Marizkurrena begiraleak kontent egon dela erran digu eta balorazio arront positiboa egin du aurtengo edizioaren inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun