Haurrak izanen dira Sunbilla eta Leitzako bestetako gaurko protagonistak

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 12a

Besta giroak ez du etenik eskualdean. Kasu honetan Sunbilla eta Leitzaren txanda da. Astelehenean hasi ziren Santiburtzio bestak eta ortzirala bitarten Sunbillan eta larunbatera arte Leitzan izanen da non gozatua. Atzoko egun haundiaren ondotik, Santiburtzio Egunaren ondotik, gaur, asteazkena, Haurren Eguna izanen da bietan.

Pottokak, jokuak eta kirola Sunbillan

Abuztuaren 12an, asteazkenean, Haurren Eguna ospatuko da. 9:30ean argi soinuak izan dira trikitilariekin. 10:30etik 13:15era pottokak ibiliko dira igerileku ondoko belagian. 11:00etan txirrindulari proba izanen da. 12:00etan akordeoilarien emanaldia. Arratsaldeko 15:00etatik 19:00ak arte Jokulandia izanen da. 17:00etan trikitixa jaialdia izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Agerralde akordeoilariarekin.

Koadrilen eta Ezkonduen Egunak akitzeko
Ortzegunean, abuztuaren 1ean, Koadrilen Eguna ospatuko da. 9:30ean argi soinuak txistulariekin. 11:00etan plater-tiroketa. 14:30ean koadrilen bazkaria Ulibeltzak elkartean, Jaiak txarangarekin. 18:00etan Aspeko profesionalen arteko pilota partidua jokatuko da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GAUBELA taldearekin. Abuztuaren 14an, ortziralean, Ezkonduen Eguna ospatuko dute Sunbillako besten hondar egunean. 9:30ean argi soinuak izanen dira trikitilariekin. 10:00etan mus txapelketa. 11:00 haurren II.Herri krosa. 11:30 helduen II.Herri krosa. 14:00 zikiro jatea eginen da plazan. Sobera bero egiten badu arboladian eginen da eta euria eginen balu frontoian. Ilunabarrean pintxoak izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia JALISKO BAND eta JAIONE OLAZABAL taldearekin eta sorpresa bat ere izanen da.

Leitzan jolasak, gurpildun zezenen entzierroa, dantzariak…

Atzokoan ezpatadantzariak izan ziren eguneko protagonistak. Gaur, berriz, herriko txikienak izanen dira. 8:00etan Txistularien diana egin da. 9:00etan entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 12:00etan KULKI taldearekin jolasak izanen dira umeentzat. Ondoren aparra plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 17:30ean zezenak ibiliko dira plazan. 18:00etatik 20:00etara argazki lehiaketako argazkien erakusketa eginen da. 18:30ean Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira. Gero, Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 19:30ean profesionalen arteko pilota partidua jokatuko da Amazabal pilotalekuan. 21:30ean Suzko zezena aterako da. 22:00etan Herri aparia eginen da plazan. 22:00etan afalostea eta Kalejira Incansables txarangarekin. 3:00etan Leitzeko Ingurutxoa dantzatuko da Plazan.

Ortzegunean, pilota partidak eta bertsolariak
Abuztuaren 13an, ortzegunean, 8:00etan Diana joko dute Txistulariek. 9:00etan Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 11:00etan Paella lehiaketa. 12:00etan Aurrerako pilotari gazteen partidak jokatuko dira plazan: palaz, Iera Agirre eta Maite Urtasun, Judith Etxarri eta Maider Otegiren kontra eta eskuz, Sagastibeltza eta Zubiri, Jaunarena eta Zabaletaren kontra. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 18:00etan zezenak ibiliko dira plazan. 19:00etan bertsolariak ariko dira plazan: Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Maialen Arzallus eta Igor Elortza. Ondoren goxokiak banatuko dira. 19:30ean Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian dantzaldia hasiko da GARRAXI taldearekin. 1:00etan Incansables Txaranga aterako da erronda egitera. .

Gazte Eguna eta Ezkondu eta Bikoteen Eguna bukatzeko Abuztuaren 14ean, ostiralean Gazte Eguna ospatuko dute. 8:00etan Diana Txistulariekin. 9:00etan Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 11:30ean Goiti beherak. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 14:00etan Gazte bazkaria Gaztetxean. Bazkalondoan, Gazteen jokuak plazan zezenekin batera zenbait joku ere eginen dituzte. 18:00etan zezenak ibiliko dira Plazan. 19:00etan ORKRESTA taldearekin kalejira eginen da. 22:00etan Suzko zezena aterako da. 23:00 kontzertua eskainiko dute plazan HABEAS CORPUS eta ZESATEK taldeek. 1:00etan Incansables Txaranga aterako da erronda egitera.

Abuztuaren 15ean, larunbatean, Ezkonduen eta bikoteen egunarekin bukatuko dira Leitzako pestak. 8:00etan azken diana joko dute txistulariek. 9:00etan Entzierroa eta behiak izanen dira plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 12:00etan Herri kirolak izanen dira plazan: Xanti Olano eta Diego Riaño, Iker Vicente eta Mikel Zabaleta eta Eloy Kortxero eta Eneko Saralegi. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako Bazkideen bazkaria eginen da. 18:00etan Ezkondu eta bikoteen entzierroa eginen da eta zezenak aterakodira plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa dantzatuko da plazan. Ondotik buruhandiekin Incansables txaranga aterako da. Ondotik Plazan Aralar musika eskolakoen emanaldia eta goxokiak banatuko dira. 22:00etan Euskal musika izanen da. Euskal kantuen emanaldia PREFOSTA taldearen eskutik. Ondotik “Pobredemi” Incansables Txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun