Besta giroak ez du etenik eskualdean. Kasu honetan Sunbilla eta Leitzaren txanda da. Atzo, astelehenea, hasi ziren Santiburtzio bestak eta ortzirala bitarten Sunbillan eta larunbatera arte Leitzan izanen da non gozatua. Gaur, asteartea, egun haundia izanen da bietan.
Sunbillan ortziralera bitarte
Sunbillako zinegotzia den Maria Jose MItxelenak eman zien jaiei hasiera atzo arratsaldean. Asteburuan ere hainbat ekitaldi izan ziren, toka-aitzur-zartagin txapelketa, kontzertuak eta Ramon Latasa Saria, erraterako. Atzo, berriz, herriko mutil gazteak gizon probetan aritu ziren txupinazoaren aitzinetik. Zazpiko bi taldetan banatuta 800 kiloko harria Zubiberrin ibili zuten. Ilunabarrean, 20:00etan bota zuen Mitxelenak txupinazoa eta geroztik besta eta zalaparta da nagusi Sunbillan.
San Tiburtzio eguna asteartean
Asteartean, abuztuak 11, San Tiburtzio eguna, 9:30ean argi soinuak izan dira gaiteroekin. 11:00etan Meza Nagusia Tiburtzio Deunaren ohorez. 12:15ean Sunbillako haur dantzariak ariko dira eta luntxa izanen da plazan. 18:30ean herri kirol jaialdia izanen da profesionalekin plazan. 22:30ean su artifizialak izanen dira Astondoa pirotekniarekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JOXE ANGEL akordeoilariarekin. .
Haurren Eguna asteazkenean
Abuztuaren 12an, asteazkenean, Haurren Eguna ospatuko da. 9:30ean argi soinuak izanen dira trikitilariekin. 10:30etik 13:15era pottokak ibiliko dira igerileku ondoko belagian. 11:00etan txirrindulari proba izanen da. 12:00etan akordeoilarien emanaldia. Arratsaldeko 15:00etatik 19:00ak arte Jokulandia izanen da. 17:00etan trikitixa jaialdia izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Agerralde akordeoilariarekin.
Koadrilen eta Ezkonduen Egunak akitzeko
Ortzegunean, abuztuaren 1ean, Koadrilen Eguna ospatuko da. 9:30ean argi soinuak txistulariekin. 11:00etan plater-tiroketa. 14:30ean koadrilen bazkaria Ulibeltzak elkartean, Jaiak txarangarekin. 18:00etan Aspeko profesionalen arteko pilota partidua jokatuko da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GAUBELA taldearekin.
Abuztuaren 14an, ortziralean, Ezkonduen Eguna ospatuko dute Sunbillako besten hondar egunean. 9:30ean argi soinuak izanen dira trikitilariekin. 10:00etan mus txapelketa. 11:00 haurren II.Herri krosa. 11:30 helduen II.Herri krosa. 14:00 zikiro jatea eginen da plazan. Sobera bero egiten badu arboladian eginen da eta euria eginen balu frontoian. Ilunabarrean pintxoak izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia JALISKO BAND eta JAIONE OLAZABAL taldearekin eta sorpresa bat ere izanen da.
Leitzan larunbatera bitarte
Aurten 40 urte bete dituen Aurrera Pilota Eskolako kideek eduki zuten atzo, astelehena, Leitzako Santiburtzio pestei hasiera emateko ohorea. Patxi Sagastibeltza, Mitxel Sagastibeltza, Jon Iparragirre eta Sagrario Lasarteko pilota eskolako arduradunak izan ziren pestak hasi zituztenak. Jaiak ofizialki atzo hasi baziren ere, asteburuan ere giroan sartzeko modua eduki zuten.
Larunbatean Plazaola aldizkariaren erreparto eguna izan zuten eta igandean, berriz, umeak izan ziren protagonistak.
San Tiburtzio eguna
Asteartean, abuztuaren 11n, 8:00etan diana Txistulariekin. 9:00etan lehen Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa ere egin da txikienentzat. 10:30ean Meza Nagusia. Ondotik hamaiketako irikie Karrapen. 12:00etan Aurrerako Ezpatadantzariek saioa eskainiko dute plazan. Ondoren afizionatuen arteko pilota partidua jokatuko da: Joldi eta Iriarte, Onsalo eta Otxotorenaren kontra. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 18:00etan zezenak izanen dira plazan. 19:00etan Herri Kirol saio berezia izanen da herriko kirolariekin: Inaxio Perurena harri jasotzen ibiliko da, Migel Angel Sukuntza txingekin, Urdax harriarekin eta Arkaitz Olano, Ruben Saralegi, Jon Rekondo eta Ander Erasun aizkorarekin. Ondoren goxokiak banatuko dira. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhandiak aterako dira. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian LAKET taldearekin dantzaldia hasiko da eta 1:00etan INCANSABLES txarangaren erronda eginen da. .
Asteazken eta osteguneko ekitaldiak
Asteazkenean, abuztuaren 12an, 8:00etan Txistularien diana eginen da. 9:00etan entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 12:00etan KULKI taldearekin jolasak izanen dira umeentzat. Ondoren aparra plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 17:30ean zezenak ibiliko dira plazan. 18:00etatik 20:00etara argazki lehiaketako argazkien erakusketa eginen da. 18:30ean Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira. Gero, Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 19:30ean profesionalen arteko pilota partidua jokatuko da Amazabal pilotalekuan. 21:30ean Suzko zezena aterako da. 22:00etan Herri aparia eginen da plazan. 22:00etan afalostea eta Kalejira Incansables txarangarekin. 3:00etan Leitzeko Ingurutxoa dantzatuko da Plazan.
Abuztuaren 13an, ortzegunean, 8:00etan Diana joko dute Txistulariek. 9:00etan Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 11:00etan Paella lehiaketa. 12:00etan Aurrerako pilotari gazteen partiduak jokatuko dira plazan: palaz, Iera Agirre eta Maite Urtasun, Judith Etxarri eta Maider Otegiren kontra eta eskuz, Sagastibeltza eta Zubiri, Jaunarena eta Zabaletaren kontra. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 18:00etan zezenak ibiliko dira plazan. 19:00etan bertsolariak ariko dira plazan: Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Maialen Arzallus eta Igor Elortza. Ondoren goxokiak banatuko dira. 19:30ean Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian dantzaldia hasiko da GARRAXI taldearekin. 1:00etan Incansables Txaranga aterako da erronda egitera. .
Gazte Eguna eta Ezkondu eta Bikoteen Eguna bukatzeko
Abuztuaren 14ean, ostiralean Gazte Eguna ospatuko dute. 8:00etan Diana Txistulariekin. 9:00etan Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 11:30ean Goiti beherak. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 14:00etan Gazte bazkaria Gaztetxean. Bazkalondoan, Gazteen jokuak plazan zezenekin batera zenbait joku ere eginen dituzte. 18:00etan zezenak ibiliko dira Plazan. 19:00etan ORKRESTA taldearekin kalejira eginen da. 22:00etan Suzko zezena aterako da. 23:00 kontzertua eskainiko dute plazan HABEAS CORPUS eta ZESATEK taldeek. 1:00etan Incansables Txaranga aterako da erronda egitera.
Abuztuaren 15ean, larunbatean, Ezkonduen eta bikoteen egunarekin bukatuko dira Leitzako pestak. 8:00etan azken diana joko dute txistulariek. 9:00etan Entzierroa eta behiak izanen dira plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 12:00etan Herri kirolak izanen dira plazan: Xanti Olano eta Diego Riaño, Iker Vicente eta Mikel Zabaleta eta Eloy Kortxero eta Eneko Saralegi. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako Bazkideen bazkaria eginen da. 18:00etan Ezkondu eta bikoteen entzierroa eginen da eta zezenak aterakodira plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa dantzatuko da plazan. Ondotik buruhandiekin Incansables txaranga aterako da. Ondotik Plazan Aralar musika eskolakoen emanaldia eta goxokiak banatuko dira. 22:00etan Euskal musika izanen da. Euskal kantuen emanaldia PREFOSTA taldearen eskutik. Ondotik “Pobredemi” Incansables Txarangarekin.