Astelehen arratsaldean botako da Sunbillako San Tiburtzio bestetako txupinazoa

ttipi-ttapa 2009ko abu. 7a, 13:19
Sunbillako haurrek bestak ederki pasatzeko moduko ekitaldiak izanen dituzte aurten ere. TTIPI TTAPA

Halere, asteburuan hainbat ekitaldi eginen, tartean igandean VIII. Ramon Latasa Saria

Sunbillako Santiburtzio bestetako txupinazoa abuztuaren 10ean, astelehen arratsaldean botako badute ere, larunbatetik hasita ekitaldi garrantzitsuak izanen dira. Honela, larunbat arratsaldeko 19:00etan toka-aitzur-zartagin txapelketa jokatuko da. 23:00etatik 1:00etara kontzertua eskainiko dute KASKEZUR eta SKATU taldeek. 1:00etan dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin.
Igandean, abuztuaren 9an, VIII. Ramon Latasa saria jokatuko da 19:00etatik aitzinera. Handien kategorian, hiru bikote ariko dira: Floren Nazabal eta Felix Etxeberria, Donato Larretxea eta Mikel Mindegia eta Angel Arrospide eta Arria V. Lau ariketa egin beharko dituzte. Gazteen kategorian ere hiru bikote izanen dira: Aitzol Atutxa eta Ruben Saralegi; Oihan Larretxea eta Jon Rekondo eta Ander Erasun eta Ugaitz Mugertza. Hauek hiru proba izanen dituzte.

Txupinazoa astelehenean

Astelehenean, abuztuaren 10ean, txupinazoa baino lehen bertze herri kirolk proba ikusgarria izanen da zubi berrian. Izan ere, lehen aldiz gizon proba jokatuko da 18:00etan eta herritarren arteko herri kirol desafioa jokatuko da. 20:00etan suziria botako dute Herriko Etxetik. Ondotik kalejira gaitero, buruhandi eta erraldoiekin eta “ impresentables” txarangarekin. 21:00etan zopak izanen dira Ulibeltzak elkartean Impresentables txarangarekin. Gauez dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.

San Tiburtzio eguna asteartean

Asteartean, abuztuaren 11n, San Tiburtzio eguna ospatuko dute Sunbillan. 9:30ean argi soinuak izanen dira gaiteruekin. 11:00etan Meza Nagusia Tiburtzio Deunaren ohorez. 12:15ean sunbillako haur dantzariak ariko dira eta luntx-a izanen da plazan. 18:30ean herri kirol jaialdia izanen da profesionalekin plazan. 22:30ean su artifizialak izanen dira Astondoa pirotekniarekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JOXE ANGEL akordeoilariarekin.

Haurren Eguna asteazkenean

Abuztuaren 12an, asteazkenean, Haurren Eguna ospatuko da. 9:30ean argi soinuak izanen dira trikitilariekin. 10:30etik 13:15era pottokak ibiliko dira igerileku ondoko belagian. 11:00etan txirrindulari proba izanen da. 12:00etan akordeoilarien emanaldia. Arratsaldeko 15:00etatik 19:00ak arte Jokulandia izanen da. 17:00etan trikitixa jaialdia izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Agerralde akordeoilariarekin.

Koadrilen eta Ezkonduen Egunak akitzeko

Ortzegunean, abuztuaren 1ean, Koadrilen Eguna ospatuko da. 9:30ean argi soinuak txistulariekin. 11:00etan plater-tiroketa. 14:30ean koadrilen bazkaria Ulibeltzak elkartean, Jaiak txarangarekin. 18:00etan Aspeko profesionalen arteko pilota partidua jokatuko da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GAUBELA taldearekin.
Abuztuaren 14an, ortziralean, Ezkonduen Eguna ospatuko dute Sunbillako besten hondar egunean. 9:30ean argi soinuak izanen dira trikitilariekin. 10:00etan mus txapelketa. 11:00 haurren II.Herri krosa. 11:30 helduen II.Herri krosa. 14:00 zikiro jatea eginen da plazan. Sobera bero egiten badu arboladian eginen da eta euria eginen balu frontoian. Ilunabarrean pintxoak izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia JALISKO BAND eta JAIONE OLAZABAL taldearekin eta sorpresa bat ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun