Erraldoien I. Topaketa eginen da Etxalarren larunbatean

ttipi-ttapa 2009ko abu. 6a, 15:50
Doneztebe, Elizondo, Hondarribia, Oiartzun eta Etxalarko erraldoiak espero dituzte abuztuaren 1ean. TTIPI TTAPA

ALtxata elkarteak antolatu du eta hainbat ekitaldi izanen dira egun osoan

Etxalarko lehen Erraldoi Topaketa antolatu du Altxata elkarteak abuztuaren 8rako, larunbaterako. 11:30ean herriko plazan elkartuko dira Doneztebe, Elizondo, Oiartzun, Hondarribia eta Etxalarko erraldoiak. Ondotik, herrian barna itzulia emanen dute musika soinuarekin.

Bazkaria, bazkalondoa eta gaupasa

14:00etan bazkaria eginen dute erraldoi dantzariek eta musikariek. Arratsaldean, berriz ere, herriko karriketan barna ibiliko dira giroa alaituz. Ilunabarrean, frontoian taloak eta bokatak izanen dira, musikarekin girotuta. Gauerditik aitzinera, gaupasa izanen da Zozongo Batukada, Bisai, Kuber eta Luz de Putas taldeekin eta DJ Zurtairekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun