Etorkinen integraziorako dirulaguntzak eman ditie Nafarroako Gobernuak udal erakundeei

TTIPI TTAPA 2009ko abu. 6a, 11:46

Gehiena gizarte zerbitzuetarako bideratuko da

Etorkinen integraziora zuzendutako ekimenak gauzatu dezaten 1.442.817 euroko dirulaguntza emanen die Nafarroako Gobernuak udal erakundeei. Guzira 34 erakundek (17 udal, 16 mankomunitate eta gizarte zerbitzuen elkarte batek) hartuko dute dirulaguntza.

Eskualdean

Eskualdean, Baztango Udalak 22.425,34 euroko dirulaguntza hartuko du: gehiena, 14.882,90 euro gizarte zerbitzuetarako, 4.788,97 euro sentsibilizaziorako, 1.900 euro partehartzerako eta 853,47 haur eta gazteei zuzendutako programetarako; Malerrekako Mankomunitateak 20.798,11 euro jasoko ditu, denera; 15.535 euro gizarte zerbitzuetarako, 2.347,05 euro haurtzaro eta gaztediarendako eta 1.277,06 euro sentsibilizaziorako; Leitzaldeko Mankomunitateak 9.481,35 euro hartuko ditu, 5.531,35 euro gizarte zerbitzuetarako eta 3.950 euro partehartzerako eta Bortzirietako Mankomunitateak 27.214,56 euro hartuko ditu, 15.815,36 euro gizarte zerbitzuetarako, 5.088,28 sentsibilizaziorako, 3.556,14 haurtzaro eta gaztediarentzako eta 460,99 emakumearendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun