Euriborraren jautsierak 4.000 euroko aurrezkia suposatzen ahal die Nafarroako familiei

TTIPI TTAPA 2009ko abu. 5a, 14:12

Hilabeteko hipoteka horren arabera ez dela jautsi eta pertsona aunitz hurbildu dira Iratxe Kontsumitzaile elkartera

Euriborra minimo historikoetan dago azken urte honetan, eta horrek, hipoteka arrunt batean 4.000 euroko aurrezkia suposa dezake horrek.
Euribor indizearen jautsierak hilabeteroko hipotekaren ordainketan halako jautsierarik eragin ez duelako eta kexu hainbat pertsona hurbildu dira azken aldian Irache kontsumitzaile elkartera. Izan ere, Euriborraren balizko igoeraz babesteko asegururen bat kontratatua omen dute ustekabean. Kontsumitzaile batzuk joan den udan banku batzuen deia jaso zuten, Euriborra %5etik igoko balitz hipoteka bizpahiru urtez berdin ordaintzeko. Baina bankuetatik ez zen aipatzen Euriborra %2tik jautsiz gero, gertatu den bezala, kontsumitzaileak ordaindu beharko lukeela aldea. Erran nahi baita, euriborra %6ra igoko balitz, bankuak bere gain hartuko luke %5etik %6ra doan %1 hori. Baina, %2ra jautsita, kontsumitzaileak berak ordaintzen du %2tik %5era bitarteko zati hori. Interesak gero eta goitiago ari zen garai batean soluzio ona zirudiena, kontsumitzaileen kontrakoa bilakatu da.

Informazio eza

Kontsumitzaileek informazio ezarengatik kexu dira, ez baizitzaien behar bezala informatu. Gainera, bankuek kontsumitzaileek beraiek ez zituzten datuak erabili zituztela uste dute, Euriborraren jautsiera aurrikusi baitzezaketen kontsumitzaileek baino errazago.
Iratxe Kontsumitzaile elkartea produktu hauek eskaini dituzten erakunde finantzieroekin harremanean jarri eta informazioa eskatzeaz gain, maileguaren aitzineko baldintzetara itzultzea eskatu diote.
Berriki emandako sententzien arabera, mota hauetako kontratuak baliogabeak dira bezeroari informaziorik eman ez zaiolako eta kontsumitzaileek dirua bueltatzea erabaki dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun