Turismo Bulegoa zabalik dago abuztu osoan Etxalarko Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2009ko abu. 5a, 17:24

Abuztuaren 15 eta 16an Etxalarko argazki zaharren erakusketa izanen da

Joan den larunbatean, abuztuaren 1ean, Turismo Bulego berri bat ireki zen Etxalarren abuztuko hilabeterako, Bertizko Partzuergo Turistikoaren eta Etxalarko Udalaren eskutik.

Ordutegia

Ordutegiari dagokionez, Etxalarko Kultur Etxean, astelehen eta asteartetan, goizeko 10:00etatik 13:40era egonen da zabalik Turismo Bulegoa eta asteazkenetik ortziralera, 10:00etatik 13:40era eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak eta igandetan 10:00etatik 12:00etara.

Argazki erakusketa

Bertze aldetik, abuztuaren 15 eta 16an, Etxalarko Andre Mari besten barrenean, Etxalarko argazki zaharren erakusketa eginen da Kultur Etxean. Abuztuaren 15ean 18:00etatik 21:00etara zabalik izanen da eta abuztuaren 16an, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun