Errekako ikurra Europako gailurrera ailegatu zen Santiago egunez

ttipi-ttapa 2009ko abu. 4a, 15:38
Errekako espedizioa Elbrusen, goitian eta Errekako kideak Hiru Erregeen Mahaian. TTIPI TTAPA

Errekako bertze 27 mendizale Hiru Erregeen Mahaira joan ziren abuztuaren 1ean

Erreka elkartearen mendi espedizioa Elbruseko gailurra, Europako mendirik altuena zanpatu zuen uztailaren 25ean eta bertan ezarri zuten Erreka elkartearen bandera. Hameka orduko igoera gogorra egin behar izan zuten, goizaldeko 2etan abiatu eta 13:00etan ailegatu baitziren gailurrera. Nekaturik eta -15 eta -20 gradu arteko tenperaturarekin ailegatu ziren Europako kaxkora. 5.642 metroko altuera duen mendia igo zuten Alejandro San Miguel “Sanba”, Igor Agesta, Joxerra Aldabe, Tomás Sanz eta Roberto Ordax mendizaleek. Dagoeneko Donezteben bueltan dira mendizaleak.

Hiru Erregeen Mahaian

Bertze aldetik, Doneztebeko 27 mendizale joan ziren Erreka elkarteak antolatuta Hiru Erregeen Mahaira, abuztuaren 1ean egin zen ateraldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun