Beintza-Labaiengo bestak uztailaren 31tik abuztuaren 4ra ospatuko dira

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 30a, 12:39
Giro ederra izanen da aurten ere Beintza-Labaiengo bestetan. TTIPI TTAPA

Ortziral arratsaldeko 20:00etan botako da altxaferoa

Ortziral honetan, uztailaren 31n, arratsaldeko 20:00etan Labaienen botako den altxaferoarekin hasiko dira Beintza-Labaiengo bestak. Ondotik, kalejira izanen da txistulariekin. 21:00etan Zopak eskainiko dira Itturrondo elkartean eta Herriko Ostatuan. Gauez dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.

Larunbatean Beintzan Arrospide eta Mindegia, Larretxea eta Atutxaren kontra

Abuztuaren 1ean, larunbatean, Beintzan izanen dira ospakizunak 10:00etan kalejira izanen da txistulariekin. 11:00etan mus txapelketa jokatuko da. 18:00etan Marsel magoak ikuskizuna eskainiko du. 19:00etan aizkora apustua jokatuko dute Arrospide eta Mindegiak, Larretxea eta Atutxaren kontra. Arratsaldez JAIONE OLAZABAL kantaria JALISKO BAND taldearekin ariko da. Gauez dantzaldia izanen daJALISKO BAND taldearekin.

Igandean Labaienen Erasun eta Larretxea gaztea, Saralegi eta Olanoren kontra

Abuztuaren 2an, igandean, Labaienen eginen dira ekitaldiak. 11:00etan kalejira izanen da txistulariekin. 12:00etan Meza Nagusia. 13:30ean aizkora apustua jokatuko dute Ander Erasun eta Oihan Larretxeak, Ruben Saralegi eta Arkaitz Olanoren aurka. 17:00etan gaztelu puzgarriak izanen dira ttikienen gozamenerako. 18:00etan Euskal Herriko segalari onenak lanean ikusteko aukera izanen da: Gabirondo, Agirrezabalaga, Lizaso aita-semeak, Josune Gorostidi eta Aloña Galarraga. Epailea Aldasoro izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.

Tortilla eta postre lehiaketa astelehen arratsean

Abuztuaren 3an, astelehenean, Beintzan izanen dira ospakizunak. 11:00etan kalejira eginen da txistulariekin. 12:00etan plater-tiroketa. 20:30ean tortilla eta postre lehiaketa jokatuko da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.

Herri kirol jaialdia eta bertso bazkaria asteartean

Abuztuaren 4an, asteartean, Labaienen akituko dituzte bestak. 11:00etan kalejira izanen da txistulariekin. Eguerdian herri kirolak izanen dira: harri-jasotzaileak (Josetxo Urrutia eta Iñaki eta Inaxio Perurena aita-semeak) eta herriko aizkolariak. 14:00etan bertso bazkaria izanen da, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colinarekin. Ondotik karrikaz karrika txistulariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JOXE ANGEL akordeoilariarekin. Gauerdian, Gaixoa Ni bestei akabera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun