Urrezko Aizkolari txapeldunen ligako jardunaldia jokatuko da ortziralean Zarautzen

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 29a, 16:47
Donato Larretxea hirugarren da sailkapenean, baina Arrospidek baino bi jardunaldi guttiago jokatu ditu. TTIPI TTAPA

Donato Larretxearekin batera Nazabal eta Lopez ariko dira

Ortziral honetan, uztailaren 31n, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga-Euskaltl Sari Nagusiko bosgarren jardunaldia jokatuko da Zarauzko Munoa Plazan, arratsaldeko 20:00etatik aitzinera. Floren Nazabal, Donato Larretxea eta Juan Jose Lopez Azpilikueta izanen dira aurrez aurre San Ignacio egun horretan.

Arrospide buru, baina bi jardunaldi gehiagorekin

20009ko Urrezko Aizkolari txapeldunen ligako sailkapen buruan Arrospide dago, lau jardunaldi jokatuta 8 puntu lortu baititu. Bigarren Floren Nazabal dago 6 punturekin, hirugarren Larretxea 5 punturekin, laugarren Lopez Azpilikueta 3 punturekin eta bosgarren Arria V 2 punturekin, baina guzti hauek bina jardunaldi bertzerik ez dituzte jokatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun