Santo Domingo bestak uztailaren 31tik abuztuaren 4ra ospatuko dira Gaztelun

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 29a, 16:22
Aurten ere trikitixa erakustaldia izanen da igandean. TTIPI TTAPA

Igande eguerdian aizkora apustua izanen da eta arratsaldean trikitixa erakustaldia

Ortziral honetan, abuztuak 31, arratseko 20:00etan botako den suziriarekin abiatuko dira Gazteluko Santo Domingo bestak. Ondotik kalejira izanen da eta 21:00etan zopak ostatuan.

Larunbat arratsean Trikidantz

Larunbatean, abuztuaren 1ean, 10:00etan kalejira eginen da. Arratsaldean puzgarriak eta segidan txokolatada izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.

Igande eguerdian aizkora apostua

Igandean, abuztuaren 2an, 10:00etan kalejira eginen da. 13:00etan aizkora apustua jokatuko dute Aitor Senosiainek Jon Rekondoren kontra. 17:30ean Erreka pilota eskolakoen pilota partidak jokatuko dira. 18:30ean trikitixa erakustaldia izanen da eta 20:00etatik 22:00etara dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.

Astelehenean herri bazkaria

Astelehenean, abuztuaren 3an, 9:00etan gosaria izanen da plazan. 14:00etan herri bazkaria. Ondotik dantzaldia ANTXETA taldearekin eta 22:00etan afaria.

Santo Domingo eguna asteartean

Asteartean, abuztuaren 4an, Santo Domingo Eguna ospatuko dute Gaztelun. 10:00etan kalejira eginen da txistulariekin. 11:30ean Meza Nagusia. Ondotik salda beroa eskainiko da Herriko Ostatuan. 17:00etan mus eta mahai-joko txapelketa jokatuko da. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da AGERRALDErekin. Ondotik GAIXOA NI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun