Xabier Erkizia eta Asier Gogortzak "2 paisai urazpian" aurkeztuko dute Venezian

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 28a, 11:07
Maialen Lujanbio bertsolariarekin eta Judith Montero saxofoijolearekin batera, Bortzirietako musikariek parte hartzen dute Ornitorrinkus proiektuan. TTIPI TTAPA

Uztailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan eginen dute ikusentzunekoaren aurkezpena

Asteazken honetan, uztailak 29, Xabier Erkizia lesakarrak eta Asier Gogortza beratarrak '2 Underwater landscapes / 2 paesaggi subacquei / 2 paisai urazpian' ikus-entzunezko lana aurkeztuko dute Venezian (Italia) San Leonardo aretoan 18:00etan 'Planet K' egitarauaren baitan. Honakoan erakutsi nahi izan dituzte Nafarroako Agoitz herria eta Veneziaren arteko antzekotasunak, izan ere, etorkizunera begira zenbait adituren ustetan urak bi leku hauek hartuko ditu. Irudi eta soinu montaian herri hauen oraina eta etorkizuna erakusten da.

Uztailaren 28an, Ornitorrinkus taldea

Veneziako 53. Arte Biennnaleren barrenean antolatu den Planet K egitarauaren baitan, euskal artea eta kultura ezagutarazteko bertze ekitaldirik ere izanen da. Honela, uztailaren 28an, astearte arratsaldean Soinumapa aurkeztuko da eta eta 21.30ean kontzertua eskainiko du Ornitorrinkus taldeak. Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena. Maialen Lujanbio bertsolariaren ahotsarekin, Judith Montero saxofoijoleak, Xabier Erkiziaren elektronikak, Ibai Gogortza argi-teknikariak eta IƱigo Telletxea soinu teknikariak osatzen dute Ornitorrinkus.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun