Larunbat honetan, uztailak 25, hasiko da Nafarroako Herriz Herri Txapelketa. Lehen jardunaldi hau Berako Altzate Plazan jokatuko da arratsaldeko 18:30etatik aitzinera.
Aurtengo Herriz Herri Txapelketan kategoria bakarra izanen da eta bertan Berriozar, Igantzi, Gure Txokoa, eta Basaburua taldeak bi konbinadetan lehiatuko dira: lehenengo konbinadan (koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren konbinadan (lasto botatzea, txinga-erute eta ingude altxatzea). Aurten lehen aldiz eginen dute lasto botatze proba eta harrijasotze proba ordezkatuko du.
Beran ondotik, Elizondon, Arantzan eta Berriozarren finala
Lehen konbinadan hiru jardunaldi eta finala jokatuko dira.
Jardunalditako bi talde onenak pasatuko dira finalera. Azken bi sailkatuak final egunean hirugarren eta laugarren postuetara lehiatuko dira. Puntuaketa:
Bigarren konbinada (hiru kirol) liga sisteman jokatuko da: Lau jardunaldietako puntuak batuko dira. Azken jardunaldian berdinketa egonez gero, berdinketa haustea proba bakarrean eginen da. Zozketa bidez aukeratuko da berdinketa haustea egiteko proba.
Berako jardunaldiaren ondotik, abuztuaren 1ean Elizondon jokatuko da bigarrena eta abuztuaren 16an Arantzan hirugarrena. Finala, berriz, abuztuaren 29an jokatuko da Berriozarren.