Uztailaren 23an, ortzegun arratseko 20:00etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Elgorriagako Santio bestak. Ondotik zopak izanen dira eta gauez dantzaldia Modesto akordeolariarekin.
Ortziral arratsean rock kontzertua
Uztailaren 24an, ortziralean, goizeko 9:00etan dianak izanen dira. 10:00etan haurrendako puzgarriak eta jokuak. 17:00etan mus txapelketa jokatuko da eta ur ekintzak izanen dira. 21:00etan amuarrain herri meriendaren ondotik rock kontzertuak izanen dira.
Santiago egun handia larunbatean
Uztailaren 25ean, larunbatean Santiago egun haundia ospatuko dute Elgorriagan. 8:00etan Aurorak izanen dira. 9:00etan dianak. Ongi ernatu eta gero, 11:00etan Meza Nagusia izanen da eta ondotik, luntxa. 15:00etan Gorritiren animaliekin gozatzeko aukera izanen da eta ondotik tortilla lehiaketa eginen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanenda Jalisko Band taldearekin.
Igandea hondar eguna
Uztailaren 26an, igandean, bestetako hondar eguna izanen dute Elgorriagan. 9:00etan dianak izanen dituzte. 11:00etan toka txapelketa eta 14:00etan zikiro jatea.