Karrika nagusiko saltokietan dabilenak margo berriak ikusten ahal ditu. Hamabortz margo hauek herriko historia ezagutzeko parada eskaintzen dute. Hauen bidez ikas daiteke duela laurehun urte Senperen gertatu zena: De Lancren auziak ustezko sorginen kontra. Sorginen auziaren 400. urtemugaren karietarat paratu dira margo horiek eta uda osoan preziatzen ahalko dira.