Dantxarinean gertatzen diren auto metatzeak saihesteko N121B bidea berritzea deliberatu zuen duela zonbait hilabete Urdazubiko Herriko Etxeak. Orotarat, 2,7 miliun euro baliatu dira saihesbide berria egiteko. Saihesbide berriaren azken borobila Senpereko eremuan kokatzen da. Aipagarria da, Nafarroak ordaindu duela Lapurdin dagoen azpiegitura berri hori. Paueko Kontseilu Nagusiak 150 000 euro baizik ez ditu ordaindu Senperekoan den itzulbidea egiteko, gainerako guzia nafarrek pagatu dute. Ez omen da lehenbiziko aldia horrelako zerbait gertatzen dela muga inguruko bideetan.