Museoan eta leizean ordutegi berria

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

Aurten ere, uda sasoian ordutegi berria izanen dute Sorginen Museoak eta leizeak. Uztailaren 15az geroztik, leizea egunero irekia dago, 10:30etik 20:00etara eta museoa, berriz, astelehenetan eta astearte goizetan itxita egon arren, gainerako egunetan irekia dago. Astearte arratsaldetan 16:00etatik 19:30era eta asteazkenetik igandera 11:00etatik 19:30­era zabalik dago. Ordutegi berri hauek irailaren 15era bitarte iraunen dute.

Prezioa

Prezioei dagokienean, leizean sartzeko helduek 3,5 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 2 euro. Museoan, ordea, helduen sarrera 4 euro kostatzen da eta haurrena 2 euro.
Aipatzekoa da, museoko sarrerarekin beherapena dagoela leizean sartzeko eta alderantziz ere bai, leizekoarekin museoan sartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun