Akitu dira udalekuak

Fanny eta Aitor 2009ko uztailaren 22a

TTIPI TTAPA

Ekainaren 29az geroztik, udalekuetan ibili ondotik, uztailaren 17an bukatu ziren. Astelehenetik ortziralera goizetan bi orduz guztira Urdazubi eta Zugarramurdiko 26 haurrek parte hartu dute, denetariko jarduerak eginez. Argazkian ageri denez, gustura ibili dira eta ez dute aspertzeko astirik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun