Cultur programaren barne ekitaldiak

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 22a, 13:11

Cultur programaren edizio berria uztailaren 17an hasi zen eta abuztuaren 30ean akautuko da. Denbora horretan hainbat kultur ekitaldi eginen dira Nafarroako toki turistikoetan. Kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak eta ardo dastatzeak antolatu dituzte 27 herri eta interesguneetan. Eskualdeari dagokionez, joan den uztailaren 17an, Marta Loredoren margo erakusketa zabaldu zen Bertizko jauregian eta abuztuaren 30a arte ikusgai egonen da. Ortziralean, uztailak 24, 19:30­ean, Donamariako Jauregian Ganbara kontzertua aditzeko aukera izanen da Josetxo Goia Aribe eta Pello Ramirez, saxofoi eta biolontxelo joleen eskutik. Abuztuaren 1ean, artisautza feria eta herri kirol ikuskizuna izanen dira Elizondoko Merkatu Plazan. Abuztuaren 21ean, Donamariako Jauregian, Erdi Aroko doinuak XXI. mendean izeneko emanaldia eskainiko da 19:00­etan. Abuztuaren 29an, Elizon­don berriz ere feria izanen da eta kontzertua Mr. Dixie Jazz Band taldearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun