Sanferminetan bi txapel herrira

ttipi-ttapa 2009ko uztailaren 22a

TTIPI TTAPA

Urtero bezala, Iruñeko Sanferminetan herri kirol txapelketak jokatu ziren aurten ere, eta Iturendik Joakin Aioroa eta Maika Ariztegi han izan ziren. Maika Ariztegik Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketan parte hartu zuen, baita txapela eskuratu ere, 82 altxaldirekin. Bertzalde, Joakin Aioroak ere Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketan parte hartu zuen. 91 altxaldi egitea lortu zuen eta lehen aldiz txapela jantzi zuen. Ander Erasun aurtiztarrak ere bere erakustaldia egin zuen Sanferminetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun