Giro ederrean hurrengo urtera arte agurtu ditugu bestak

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 22a, 13:01

Uztail hondarra iristean, jada opor usaina etortzen da herri guztietara. Gurera tristura etortzen da, dagoeneko bestak pasatu baitira. Giro onean joan dira, urtero bezala, adin guziendako ekitaldiekin. Haurrentzako puzgarriak, herriko dantzarien erakustaldia, dantzaldiak, herri kirolak eta bertze tokietan bezala, herri bazkariarekin akitu. Aurten Irazu eta Zubeldia bertsolariak egon ziren herri bazkarian eta Miriam eta Arkaitz trikitilariek alaitu zuten bazkalondoa. Ondotik, zurrakapotea prestatu eta ohiturari jarraituz, herrian barnako itzulia ez zen faltatu. Dagoeneko guttiago geratzen da datorren urteko bestetarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun