Joaldun gaztetxoak Errenterian

Ttipi-Ttapa 2009ko uzt. 22a, 12:59
TTIPI TTAPA

Duela urte batzuetako ohitura berreskuratuz, joaldun gaztetxoak berriz ere Errenterian izan dira joareak jotzen. Astearte honetan, uztailak 21, Madalena jaien harira, hain zuzen. Joareak hartu eta hantxe joatekoa zen 6-8 laguneko koadrilla. Lehen ere harat joateko ohitura zuten gaztetxoek, baina azken aldian, gonbiterik jaso ez eta joan gabe geldituak ziren. Aurten, ordea, berriz izan dute aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun