Amabirjin bestei begira auzolanak egin dira

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

Herriko karrikak eta errotako teilatua konpondu dira

Txukun txukun utzi dituzte herritarrek bazterrak, Amabirjin bestetarako dena prest egon dadin. Azken aste hauetan auzolanean aritu dira eta herriko karrikak moldatzeaz gain, errotako teilatua garbitu dute.
Bestalde, Aurkidiko bidean egitekoak ziren lanak ere akitu dira. 65.588 euroko aurrekontuarekin, Udalaren aurtengo inbertsio nagusienen artean zegoen bide hori moldatzeko proiektua eta Sasoi enpresak egin ditu lanak dagoeneko. Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun