San Migelek txapela jantzi du Altuna II.arekin batera

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 22a, 12:51
TTIPI TTAPA

Garaikoitz Altuna eta Julen San Migelentzat izan da aurtengo Sanferminetako erremonte txapelketa. 37-40ko markagailuarekin Altuna eta San Migelek Urriza eta Urrutia baino gehiago zirela erakutsi zuten uztailaren 11n Uharteko Euskal Jai pilotalekuan jokatu zuten finalean. Final irekia izan zen eta lau pilotariek txukun jokatu zuten, jokaldi politak eginez eta sasoian daudela erakutsiz. Azkenean, ordea, txapela Amezketara eta Doneztebera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun