Errekako mendizaleak Elbruseko gailurrerako bidean dira

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 22a, 12:36

Elbrus mendia da Europako altuena TTIPI TTAPA

Asteburuan saiatuko dira Europako mendirik garaiena igotzen

Doneztebeko Erreka mendizale elkarteko bortz lagun Europako gailurrik garaienerako bidean daude, Errusiako Kaukaso aldean dagoen Elbrus, 5.642 metroko altuera duen mendia igo nahi baitute Alejandro San Miguel “Sanba”, Igor Agesta, Joxerra Aldabe, Tomás Sanz eta Roberto Ordax. Errekako mendizaleekin batera, Sakanako bertze bi, Iruñeko bi eta Irungo bertze bi ere badoaz mendian goiti. Erreka elkartearen blog-era jakinarazi dutenez klimatazio lanak ongo doaz eta dagoeneko 4.200 metroko altueran daude. Gailurrera ailegatzeko saiakera aste hondarrean eginen dute, uztailaren 25 eta 26an.

Larunbatean abiatuak

Espedizioa larunbatean atera zen Bruselara eta handik Moskura. Baksan bailaratik pasatu ondotik, uztailaren 22, 23 eta 24an Las Barrels inguruan ibiliko dira. Asteburuko gailur saiakeren ondotik, uztailaren 27an Baksan bailarara jautsiko dira eta 28an Moskurako hegaldia hartuko dute, Kremlina bisitatzeko asmoa baitute. Handik Bruselara eta bakoitza bere etxera.

Abuztuaren 1ean Hiru Erregeen Mahaira

Bertze maila batean, Erreka Kirol elkarteak antolatuta, lehenbiziko aldiz , Hiru Erregeen Mahaira mendi irteera eginen da abuztuaren 1ean, larunbatarekin. Elkartetik ateraldian parte hartzeko gonbidapena egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun