Nafarroako hainbat herri kirol txapelketa jokatu ziren Iruñeko Sanferminetan eta tartean bi herritarrek parte hartu zuten: Unai eta Mikel Bertiz lehengusuek. Unai harri altxatzen aritu zen, eta Mikel, berriz, arpanean, Xabier Urrutia arraioztarrarekin batera.
Nafarroako Harri-Altxatze Txapelketan garaipena Unairentzat izan zen, bigarren urtez segidan.
Maila Nagusiko Nafarroako Arpana Txapelketan, bertzalde, Mikel eta Urrutia bigarren gelditu ziren.