Bestetako azken prestakuntzak

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 21a

Datorren uztailaren 28an, asteartea, 20:30ean bestetako azken prestaketak egiteko bilera eginen da Ulibeltzak Elkartean. Aurtengo bestetako egun ofizialak astelehenetik ortziralera izanen badira ere, aitzineko asteburuan, hau da, abuztuaren 8an eta 9an, zenbait ekitaldi eginen dira. Aldizkariaren gehigarrian bestetako xehetasun guztiak eskura dituzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun