Joan den uztailaren 7an egindako sari banaketarekin Ulibeltzak Mendi Taldeak akitutzat eman du aurtengo denboraldia. Egun horretan, guttienez hiru ateralditara joan diren gaztetxoei opariak banatu zizkieten.
Udako hilabeteetan ez da irteerarik izanen, eta datorren denboraldian, hau da, 2009-2010 ikasturtean, soilik gaztetxoentzat prestatutako ateraldiak ez dira eginen. Mendi Taldeak irteerak egiten segituko du, baina adinez nagusiak direnekin bakarrik.Gazteak ere joaten ahal izanen dira ateraldi horietako gehienetara, beti ere, guraso edo arduradun baten laguntzaz eta antolatzaileek ateraldi gogorra dela erraten ez duten bitartean.