Udaleku Irekiak antolatu dituzte Euskara Mankomunitateak eta Dindaia Fundazioak

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 21a

Heldu den astean akabatuko dituzte aurtengo Udaleku Irekiak. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia Fundazioak antolatuta, 24 laguneko koadrila egunero elkartzen da hainbat jolas eta ekintza ludiko egiteko. Jone Bizente etxalartarra da begieraleetako bat: «haurrak motibatuak etortzen dira eta ederki pasatzen dute. Hagitz kontent gaude».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun