Irune eta Itsaso Elizagoien, txapeldun

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 21a

TTIPI TTAPA

Bekoetxeko Irune eta Itsaso Elizagoien ahizpek Baztan-Malerreka Bidasoako XII. Trikitixa Txapelketa irabazi zuten uztailaren 5ean Lesakan. 10 bikote­tik onenak izan ziren. Zortzi aldiz izan dira txapeldun dagoeneko eta oraindik ere «aitzinera segitzeko gogo eta ilusio haundiz» daudela erran digute. Miren Lasaga etxalartarrak hirugarren postua lortu zuen Jaione Rodriguez lagun zuela. Izaro Iribarren eta Beñat Iparragirrek ere parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun