Iñigo Lasaga bigarren Izabako Camille Extreme mendi proban

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 21a

Hiru proben ondotik, liderra da Na­fa­rroako mendi lasterketen Kopan

Marka ederra lortu du Iñigo Lasaga Matxako etxalartarrak. Bigarren izan zen uztailaren 12an Izaban egin zen Camille Extreme mendi proba ezagunean. Aritz Kortabarria lasterkari gipuzkoarraren ondotik gelditu zen, 7 minutuko aldearekin. Lakuntzan korritu zuen bertze lasterketa batean bezala, Izaban ere Nafarroako lasterkaririk onena izan zen.
Aspalditik dabil Matxako lasterka. Azken urteotan inguruko lasterketa gehienetan parte hartu du eta, kasik beti, emaitza onak lortu ditu.
Aurten Nafarroan irabazi duen hirugarren lasterketa da Izabakoa. Beran eta Lakuntzan ere lehenbiziko ailegatu zen helmugara. Bertze hiru lasterketa gelditzen zaizkio Nafarroako Mendi Lasterketen Kopako zirkuitoa osatzeko; Uharte Arakilekoa irailaren 20an, Olaztikoa irailaren 26an, eta Etxarri Aranatzen urriaren 4an. Momentuz, liderra da eta, martxa honetan segitzen badu, irabazlea izanen da. Ea Nafarroako lasterkaririk onena herritarra dugun!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun