25,9 milioi euroko inbertsioa onartu du Nafarroako Gubernuak Hirurteko Planean

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 20a, 16:30

Toki Administrazio Departamentuak uztail hasieran eman zuen diruz lagunduko dituen lanen berri

2009-2012 Toki Azpiegitura Planean diruz lagunduko dituen inbertsioak zein izanen diren jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Uztailaren 2an eman zuen horren berri Amelia Salanueva Nafarroa­ko Gobernuko Toki Administrazio Departamentuko kontseilariak, eta hurrengo egunetan Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Egun horretatik aitzinera 15 eguneko epea dago alegazioak aurkezteko. Izan ere, lan batzuk onartu diren bezala, bertze hainbat momentuz Hirurteko Planetik kanpo gelditu dira, erreserban. Hala, zenbait herritan premiazkoak izan zitezkeen lanak dirulaguntzarik gabe geldi daitezke, eta baliteke ez egitea.
Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdeari da­gokionez, zehazki, 25.934.101,74 euroko inbertsioa onartu du Nafarroako Gobernuak hurrengo urteotan egiteko. Inbertsiorik gehienak, hornidura, saneamendu eta hondakinekin lotura duten obrak egiteko dira, baita zoladura-lanak, argiteria egokitu eta hilerriak, udal eraikinak eta bideak egiteko edo konpontzeko ere.
Ondoko taulan eskualdean onartu diren inbertsioen zerrenda ageri da. Erran bezala, bertze hainbat proiektu erreserban gelditu dira eta jasotzen duten puntuazioaren arabera, laguntza hartuko dute ala ez.

ARESO
Ur hondakinen araztegia 710.757,00 euro
Karriketan zoladura-lanak 156.024,00 euro
Udaletxea haunditu 77.743,00 euro

BAZTAN
Elizondoko ur hornidura. 1. fasea 700.000,00 euro
Iruritako ur hornidura. 2. fasea 331.996,00 euro
Amaiurko depositu erregulatzailea 170.000,00 euro
Zabor organikoen edukiontziak 29.006,00 euro
Paper eta kartoien edukiontziak 40.869,00 euro
Hondakin bilketarako kamioia 208.453,00 euro
Ur hondakinen araztegia (Arraioz) 317.887,00 euro
Zabor organikoen edukiontziak 17.000,00 euro
Paper eta kartoien edukiontziak 40.840,00 euro
Amaiur, Aniz, Berroeta eta Gartzaingo bideak 179.709,79 euro
Zigako hilerrirako bidea zabaldu eta konpondu 161.977,24 euro
Arraiozko zeharbidea (zoladura-lanak eta sareak) 239.227,85 euro
Almandozko zeharbidea (zoladura-lanak eta sareak) 359.005,48 euro

BEINTZA-LABAIEN
Beintzan hilerrirako bidean zoladura-lanak 138.449,75 euro

BERA
Bera-Lesaka ur hornidura 450.000,00 euro
Xubi-Xabal inguruan euri-sarea berritu 22.706,68 euro
Eztegaran pasealekuan euri-sarea berritu 29.452,87 euro
Kanttonberri eta Ibardingo errekan ur-sareak berritu 72.340,28 euro
Herriko Etxeko Plazan euri-sarea berritu 75.597,33 euro
Xubi-Xabal inguruan zoladura-lanak 104.151,46 euro
Herriko Etxeko Plazan zoladura-lanak 191.768,25 euro
Eztegara pasealekuan zoladura-lanak 372.891,07 euro
Itzea karrikan zoladura-lanak 32.929,76 euro
Herriko Etxean zaharberritze-lanak 381.107,97 euro
Hilerrian zaharberritze eta garbiketa lanak... 52.392,75 euro

BERTIZARANA
Bidasoa ibaia araztea 3.015.070 euro

BORTZIRIAK
Edukiontziak garbitzeko kamioia 200.000,00 euro
Hondakinen bilketarako kamioia 165.000,00 euro
Zabortegia berreskuratu 1.607.040,00 euro
Zabor organikoen edukiontziak 39.869,00 euro
Hondakinen bilketarako kamioia 195.491,00 euro
Paper eta kartoien edukiontzia 47.212,00 euro
Kamioiak 300.000,00 euro

BORTZIRIAK-MALERREKA
Luma kamioia 133.000,00 euro

DONAMARIA
Gaztelun ur hornidura 105.000,00 euro
Donamariako Bentetan eta burdinolan ur sareak berritu 117.628,81 euro
Burdinola eta Donamariko Bentetan zoladura-lanak 176.560,40 euro
Hilerrirako bidea 101.190,49 euro

DONEZTEBE
Eskola eta Osasun Etxeko bidegurutzean lanak 145.773,45 euro

ERATSUN
Herriko karriketan zoladura-lanak 138.538,33 euro

ETXALAR
Bagoleko bidea hobetu 152.754,48 euro

EZKURRA
Amokena eta Ertekoetxerako ur hornidura sarea 16.987,80 euro
Herriko karriken zoladura-lanak 188.916,43 euro

GOIZUETA-ARANO
Zabortegia 450.000,00 euro
Enbaseen edukiontziak 7.273,00 euro
Paper eta kartoien edukiontziak 10.000,00 euro
Zabor organikoen edukiontziak 10.000,00 euro

GOIZUETA
Plaza zolaberritu 342.734,30 euro
Espideko bidea 96.535,74 euro

IGANTZI
Depositu erregulatzailea Igantziko Bentetan 211.468 euro
Ansonebereatik Argaizko errotara bidea hobetu eta zabaldu 78.363,37 euro
Unanuko depositurako bidean zoladura-lanak 79.599,36 euro

ITUREN
Depositutik ur sarera ur hodiak berritu 105.399,13 euro
Ur deposituetarako bideak hobetu 108.122,54 euro

LEGASA
Ura banatzeko sarea hobetu 13.780,24 euro

LEITZA
Otemotz errekatik ur bilketa-Txaragorri 150.000,00 euro
Edateko uren araztegia 700.000,00 euro
Hondakinak trinkotzeko kamioia 170.000,00 euro
Hondakin bilketarako kamioa 170.000,00 euro
Kamioiendako nabea 220.000,00 euro
Zabor organikoen edukiontziak 48.000,00 euro
Paper eta kartoien edukiontziak 31.500,00 euro
Enbaseen edukiontziak 42.108,00 euro
Amazabal auzoan ur hornidura sarea berritu 473.465,70 euro
Amazabal auzoan zoladura-lanak 301.990,43 euro
Hilerria haunditu 161.977,24 euro
NA-170 eta NA-1700 errepideen artean biribilgunea egin 146.485,35 euro

LESAKA-BERA
Bera-Lesaka ur hornidura 1.600.000,00 euro

MALERREKA
Zaborren transferentzia planta 2.300.000,00 euro
Edukiontzien obra 30.000,00 euro
Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko bulegoak egokitu 348.114,15 euro

NARBARTE
Beretaberri eta Lakoizkietako ur hornidura sarean lanak 37.102,02 euro
Ur hodiak berritu 47.241,96 euro
Hilerrirako bidea konpondu 24.819,36 euro

NARBARTE LEGASA
Ur bilketa 200.000 euro

SALDIAS
Herriko argiteria berritu eta zabaldu 48.256,52 euro

SUNBILLA
Bidasoa ibaia araztea 1.267.409 euro
Garaigarri 1,2 eta Donibane karriketan uren sarea berritu 285.653,70 euro
Mendaur Soluzioa. 3. fasea. 1.065.807 euro
Garaigarri1,2 eta Donibane karriketan zoladura lanak 491.475,43,00 euro

URDAZUBI
Ur hornidura. 2. fasea 180.000,00 euro
Iribere auzoan ur hornidura sarea berritu 138.436,73 euro
Koilar bidea egokitu 89.695,77 euro
N-121-B zeharbidea urbanizatu Dantxarinea parean 1.505.645,23 euro

ZUGARRAMURDI
Azketa, Azketaberri eta Bexkorren zoladura-lanak (1.fasea) 186.603,40 euro
Lekuberrikobordarako bidea konpondu 64.450,14 euro
Hilerrian saneamendu lanak 11.298,50 euro

ZUBIETA
Aurkidikobordarako bidea egokitu 64.450,14 euro

GUZTIRA 25.934.101,74 euro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun