Telefono-inkestarik ez dela egiten ari jakinarazi du Osasunbideak

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 16a

Iruzurgileek bere izenean deitu eta galdetegiaren ondotik dirua eskatzen dute

Osasunbideatik jakinarazi dutenez, bere izenean zenbait telefono-dei jasotzen ari dira Nafarroako iparraldean. Horren arabera, osasun arloan eskaintzen den zerbitzuaren kalitatearen inguruko inkesta baten aitzakian, galdetegiaren bukaeran dirua eskatzen du deitzen duen pertsonak, horren truke larrialdietarako kit bat jasoko duela erranez. Honen harira, inolako inkestarik ez dela egiten ari jakinarazi du Osasunbideak eta gisa honetako deirik jasoz gero, kasurik ez egiteko. Norbaitek dagoeneko deia jaso badu eta iruzurra egin diotela uste badu, salaketa paratu beharko luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun