Iturengo bestak uztailaren 17tik 20ra ospatuko dira

ttipi-ttapa 2009ko uztailaren 16a

Herriko dantzariek txupinazoaren ondotik eskainiko dute bere saioa. TTIPI TTAPA

Txupinazoa ortziral arratsaldeko 20:00etan botako bada ere, goizetik hasiko dira ekitaldiak

Uztailaren 17an, ortziralean abiatuko dira Iturengo bestak. Txupinazoa arratsaldean botako bada ere, goizetik hasiko dira ekitaldiak. 11:00etatik 13:00etara haur jokuak izanen dira, baita arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara ere; txirrista, piloten etxea, giza-tiragoma... 18:00 Txokolate jatea izanen da herriko plazan 20:00 Txupinazoa botako da eta ondotik kalejira eginen da trikitilari eta txistulariekin 20:15ean Iturengo dantzariek saioa eskainiko dute plazan. Gauerdiko 0:30etik goizaldeko 4:00etara dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.

Larunbata 18

Uztailaren 18an, larunbatean, 10:00etan kalejira eginen da trikitilari eta txistulariekin. 12:30ean pilota partidak jokatuko dira herriko gazteeen artean. 17:00etan mus txapelketa jokatuko da. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da Agerralde akordeolariarekin. Gauerdiko 0:30etik goizaldeko 4:00etara dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.

Igandea 19

Uztailaren 19an, igandean, goizeko 10:00etan kalejira eginen da trikitilari eta txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia izanen da. 13:00etan pilota partiduak: Banaka Campo Bereauren kontra ariko da; Binaka, berriz, Madariaga III eta Madariaga I, Mitxelena eta Madariagaren kontra. 18:00etan herri kirolak izanen dira. 20:00etatik 22:00etara eta gauerditik goizaldera dantzaldia izanen da KOLDO akordeolariarekin.

Astelehena 20

Uztailaren 20an, astelehenean, 10:00etan kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin. 10:30ean plater tiraketa herritarrentzat. 14:30ean herri bazkaria Irazu eta Zubeldia bertsolariekin. Ondoren kalejira izanen da MIRIAN eta ARKAITZen eskutik. 20:00etatik 22:00etara eta gauerditik goizaldera dantzaldia eginen da AGERRALDE akordeolariarekin eta ondoren besten akitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun