Irailaren 15a bitarte ordutegi berria izanen dute Sorginen Museoak eta leizeak

ttipi-ttapa 2009ko uztailaren 13a

Zugarramurdiko sorginen museoak hainbat erakargarri ditu. TTIPI TTAPA

Lezea egunero irekia egonen da eta museoa ere astelehenetan eta astearte goizetan izan

Uda sasoian ordutegi berria izanen dute Sorginen Museoak eta leizeak. Uztailaren 15az geroztik, leizea egunero irekia dago, 10:30etik 20:00etara eta museoa, berriz, asteleheneta eta astearte goizetan itxita egon arren, gainerako egunetan irekia egonen da. Astearte arratsaldetan 16:00etatik 19:30era eta asteazkenetik igandera 11:00etatik 19:30­era zabalik egonen da. Ordutegi berri hauek irailaren 15era bitarte iraunen dute.

Prezioak

Prezioei dagokienean, leizean sartzeko helduek 3,5 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 2 euro. Museoan, ordea, helduen sarrera 4 euro kostako da eta haurrena 2 euro. Aipatu, museoko sarrerarekin beherapena izanen dela leizean sartzeko eta alderantziz, leizekoarekin museoan.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak ere antolatu dira Zugarramurdin, Sorginen Bazterrak izenburupean. Horrez gain, Akelarrerantz izeneko bisita antzeztuak ere eskainiko dira udan. Informazio gehiago jasotzeko idatzi helbide honetara: info@zugarramurdi.es. Edo deitu telefono honetara: 948 599004.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun