Uztailaren 22an, Hebentik Harat erakustaldiaren zati bat ikusten ahalko da herrian. Xiberotik heldu den Hebentik kultur elkarteak hiru ikuskizun eskainiko ditu. Hasteko Clown pilotariak ikusten ahalko dira. Antzerki huntan egiazko pilotariak ariko dira, baina kanpotik etorritako batzuek haien gatza eta piperra gehituko diote partidari. Ondotik, Totem galkorrak izeneko ikuskizuna izanen da. Azken hau arte ibilbide bat da. Han hemenka ostoak, aldaxkak eta ingurumeneko hainbat gai errez, ikuslearen arreta deituko du, mendiarekin eta ingurumenarekin bat egiteko norberaren mintzairarekin. Gaualdia suekin eta suzirien ikuskizunarekin bukatuko da. 19:30ean hasiko da eta dohainik izanen da.
Erakustaldi hau Hebentik kultur elkartea egiten ari den itzuli baten baitan kokatzen da. Uztailaren 22a arte Euskal Herriko mendi aldeko sei herri bisitatuko dituzte. Gan den uztailaren 4an Larrainen aritu ziren, eta heldu den egunetan, Arizkunen, Hiriberrin, Alduden, Lesakan eta erran bezala, Saran izanen dira. Erakustaldi guziak ezberdinak dira. Informazio gehiagorako, www. hebentik.wifeo.com web orrian aurki daiteke.