Uztailaren 4an Zugarramurdiko pilotalekuan agurra eman zioten beren pilotari bizitza profesionalari Karlos Armendariz eta Karmelo Ariznabarretak.
Partidak ikusteko sarrera dohainik izan zen, eta banakako partidaren ondotik (Antxia-Mikel) despeditu ziren bi pilotariek Amarika eta Mitxelenaren kontra jokatu zuten.