Duela hilabete batzuk Herriko Etxeak kontratatu zuen herri-mutila hainbat lanetan ari da. Batzuk, gainera, begibistakoak dira, eta aipagarrienak Zugarramurditik Urdazubira doan pottokaren bidean egindako moldaketak dira: Bizkarrondo parean lehen patarratzar bat zen tokian orain zurezko pauso goxo batzuk eman dira.
Horretaz gain, aparkalekuko marrak berritu ditu eta parkeko zurak pintatu ere bai. Orain Sarako leizeetara doan pottokaren bideko lar eta sasiak garbitzeko lanetan ari da.