Goi denboraldiari ongietorria eginez aurkeztu zituen Bertizko Turismo Partzuergoak udan martxan paratuko dituen zerbitzuak. Baztango Udaletxean emandako agerraldian Martin Garde presidenteak eta Izaskun Goñi kudeatzaileak jakinarazi zuten.
Urte osoan irekita dauden turismo puntuez gain, udan, urtero bezala, Baztango informazio turistikorako bulegoa ireki da Arizkunenean. Informazio turistikoa aste osoan emanen da, goizez eta arratsaldez.
Turismo informazio bulego berri bat ere zabalduko da aldi honetan: Urdazubin. Monastegiaren sarreran kokatua egonen da, berriki inauguratu den museoan. Bulego hau aste osoan irekia egonen da, astelehenetan izan ezik.
Aurten, Bertizko Turismo Partzuergoaren apustu nagusia bisita gidatuak izanen dira. Iazko esperientzi pilotoaren ondotik, uztail eta abuztu honetan, gidari kontratatu baten bidez egunero, goizez eta arratsaldez eskualdeko hainbat tokitara bisita gidatuak eskainiko dira.
Informazio gehiagorako eta erreserbatzeko 948 592323 edo bertiz@consorciobertiz.org.