Sanjuan suak

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Beste herrietan bezala, Iturenen eta Aurtitzen haur, gazte eta helduak Sanjuan suak egin eta, ordura arte ederki gordeak zituzten paper eta kartoiak sutara bota zituzten. Joan den urtean bezala, Iturengo plazan Ibintza Kultur Taldeak antolatuta berendu-afaria egin zen, suaren aitzakiarekin denak batera afaldu eta suan saltoka ibiltzeko . Erran, halaber, Iturengo joaldunek Arizkungo bestetan egun honetan egiten den antzerkian parte hartu zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun