Hiri hondakinen egutegiaren Hiri hondakinen egutegiaren zozketa

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

ttipi-ttapa Birziklapenaren inguruko hainbat aholku emanez, Baztan, Bortziriak eta Malerrekan, Hiri-Hondakinen Mankomunitate edo udalen eskutik urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben. Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa. Hiru zenbaki atera dira: 5.176; 6.283 eta 7.100. Saritua zenbaki bakarra da, 5.176a, eta lehendabiziko zenbaki hori agertzen ez bada, bigarrenak eramanen du saria, 6.283ak eta bertzela, hirugarrenak, 7.100­ak. Hiru kasuetan, uztailaren 31 baino lehen deitu beharko da Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateko 948 635254 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun