Helduek zein haurrek ederki pasatu zuten ekainaren 21ean birziklatutako materialekin egindako jokoetan. Kataluniatik Bilborako bidean egin zuen geldialdia Kataluniako Guixot de 8 taldeak herrian eta gisa askotako jostailu eta jokoekin gozatzeko aukera eskaini zuten. Herritarrak gustura gelditu ziren.